lunes, 3 de diciembre de 2012

NE EGUA UMILLA DA

Asteburu hontan gauza kuriosua pasa nau. Hernaniko lagun batek gomendatuta irakurtzen ai nazen “Un nuevo mundo, Ahora” liburuan eraginpian pasa diten gauz bat, ta azaltzen saiatuko na.

Parranda bereziya in nun larunbat gabin, unibertsitate munduko din ta miresten ttuten bi lagunekin ta ezautu ttuten beste bi pertsonakin. Elkarrizketa oso interesgarriyak izan genittun ta ni oso umore onin nintzanez, farra itten zuten, graziya iten niyoten, eta noizbehinka la ostia nazelare satentziten. Ze gustoa aitzen din holakuk miresten tzun jendian ahotik!

Pues pasa zina da, pare bat aldiz gabin zihar, halako batin ni neu laa ostia nintzela pentsatzia. Haien pareko, alegiya. Nik haiekiko nun irudiyan pareko. Ta halako batin ne esaldin batetik harrokeri punttu bat eskapatzen zela kontutzen nintzan. Izane, hainbeste ordu baiekin, ni_re “beaiek bezela” nintzela sinistu ta... ez nazen baten ahotik hizketan bezela hasten nintzela iruittu zin, pare bat aldiz. Personajik persona jaten dula esaten denin bezela? Holako zerbatte.

Ta hausnarketa hau iten ai nintzela, harropuzkeri faltsu hoi desmontatzen, nere Ego horrei beitu ta desegiten saiatzen, pozik geldittu naz. Ongi ai nintzala pentsatu dut: erki mikel, umilla yaz, ona yaz...

Ne eguan trikimailua ote da hau bere burua miresten jarraitzeko? 

Posible al da egitan deszentratzia ta eguai parra itia? Nik uandik eztut lortu behintzat.





3 comentarios:

  1. Asko gustatu zait zure hausnarketa apala. Umilak omen gara gipuzkoarrok eta lotsa ematen digu besteren gainetik agertzea geure burua. Ego umilaren izendapena bitxia egin zait eta deigarria, eta interesgarria zure hausnarketa.

    Ego sobera handia dute zenbaitzuek, eta halakoek, elkarrizketetan soilik bestek baino gehiago dakitela, garrantzitsuagoak direla transmititzen dute, behin eta berriz, hitzez eta keinuz. Halakoetan, itxi egiten naiz eta denari baietz esaten diet, elkarrizketan interes handirik jarri gabe.

    Baina elkarrengandik ikastea eta ikasten ari garela sentitzea bizitzan gehien estimatzen dudan sentsazioa da. Halako elkarrizketak maite ditut, dibertitzen naiz eta une batez, "beaiek bezela" sentitzen naiz. Ez elkarrizketakideek bezainbeste jakiteagatik, hala balitz ez genuke elkarrengandik ikasiko, baizik eta beraiekin batera ikasten ari naizela sentitzen dudalako.

    Ondo sentituko zinen nabaritu zenuelako miretsi egiten zaitugula. Ez inoren gainetik ezartzen zarelako, baizik eta inspiratu egin gaituzulako, zure galderekin eta zure zirrararekin.

    Hitz gutxitan: zeure eguari gustatu ala ez, laostia zea ;-)

    ResponderEliminar
  2. portzierto, beiratu ondo eskulturan irudiyai, super ona da!!

    ResponderEliminar